Mundua -

Atentatua Istanbulen

Istanbulgo Ataturk aireportua, berriro martxan

Dena dela, gaurko iragarrita zeuden hegaldi gehienak bertan behera utzi dituzte hegazkin konpainiek. Hegaldi gutxi batzuk bakarrik ari dira lurreratzen eta aireratzen.

Istanbuleko aireportuak ateak ireki ditu, baina hegaldi gutxirekin

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Atzoko atentatu odoltsuaren ostean, Ataturk Istanbulgo aireportua berriro martxan jarri dute, oso hegaldi gutxirekin bada ere. 36 lagun hil ziren eta 150etik gora zauritu atzoko atentatu suizidan. Bost orduz aireportua guztiz itxita egon eta gero, goizaldean zabaldu dituzte bi terminal, Hurriyet egunkariak jakitera eman duenez.

Atzo, 19:00ak inguruan, izan zen atentatua, aireportuko nazioarteko hegaldien terminalaren sarreran. Hiru terroristak bere buruaz beste egin zuten kontrolgunean.

Binali Yildirim Turkiako lehen ministroa erasoaren tokira joan da gaur eta, bertan esan duenez, aireportua zabaltzea erabaki dute, erabateko normaltasuna berreskuratzeko denbora asko beharko den arren.

Aireportuak bere web orriaren bidez zabaldu duenaren arabera, gaurko iragarrita zeuden hegaldi gehienak bertan behera utzi dituzte hegazkin-konpainiek, baina hegaldi bakan batzuk hasi dira Ataturken lurreratzen eta aireratzen.

Itxita egon den bitartean, Esmirnako aireportura –Istanbuldik 300 kilometrora– bideratu dituzte hegaldiak.

Turkish Airlines konpainia turkiarrak jakinarazi duenez, dagoeneko salduta dituzten uztailaren 31ra arteko hegazkin-txartelen dirua itzuli egingo zaie hala eskatzen duten bezeroei. Nahi izanez gero, aldatu ere egingo dira hegaldiak.

 

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak Atentatuak Estatu islamiarra berriak Eguneko albisteak Gaurko azken orduko albistea