Mundua -

Magnanville

Jihadista batek senar-emazteak ziren bi polizia hil ditu Frantzian

Erasotzailea kondenatu egin zuten terrorismo delituengatik.

Frantziako Polizia Magnanvillen. Argazkia: EiTB
Frantziako Polizia Magnanvillen. Argazkia: EiTB
Polizia bat eta bere emaztea hilik Frantzian, EIren izenean

1:13

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gizon batek senar-emazteak ziren bi polizia hil ditu bart Paristik gertu, Magnanville herrian, eta Segurtasun Indarrek tirokatuta hil dure ondoren.

Erasotzaileak leialtasuna promestu zion Estatu Islamikoari duela hiru aste. Are gehiago, erakunde terrorista horrekin lotura duen Amaq agentziak hiltzailearen bideo bat publikatu du. "Alari esker, polizia bat eta horren emaztea hil ditut", adierazi du erasotzaileak, hilketak egin ondoren grabatutako bideo batean.

Atentatuaren egilea Larossi Abballa, 25 urtekoa eta frantziarra.

Erasotzaileak bederatzi labankada eman dizkio Jean-Baptiste Salvint 42 urteko poliziari haren etxeko atarian (bertan hil da), eta, ondoren, haren bikotekidea eta semea bahitu ditu eta etxebizitzan babestu da.

Magnanville 6.000 bat biztanleko herri bat da, eta Yvelines departamenduan dago, Ile-de-France eskualdean.

Frantziako Poliziaren RAID eta BRI talde berezietako kideak etxebizitza barrura sartu dira azkenean, eta agenteek poliziaren hiltzailea hil aurretik, erasotzaileak lehen biktimaren emaztea hil du. Biktima Barne Ministerioko funtzionarioa zen. Bikotearen 3 urteko semea, aldiz, bizirik aurkitu dute, Bernard Cazeneuve Barne ministroak baieztatu duenez.

Hiru atxiloketa

Poliziak 27, 29 eta 44 urteko hiru pertsona atxilotu ditu gaur, Abballarekin lotura dutelakoan, baina Fiskaltzak ez du datu gehiagorik eman.

Biktimen etxean, Segurtasun Indarrek erasotzailearen helburu zerrenda bat atzeman dute. Horretan, pertsona ospetsuak, kazetariak, poliziak eta rap abeslariak daude.

Larossi Abballa 2011ko maiatzean atxilotu zuten, jihadistak Pakistanera eramateko sare bateko kide zelako, eta behin-behineko espetxealdian izan zen 2013an hiru urteko espetxe zigorra irmoa ezarri zioten arte. Urte horretako irailean atera zen espetxetik.

Beste ustezko jihadista batek Orlandon (AEB) 49 pertsona hil eta bi egunetara gertatu da eraso berria.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak Paris azken albisteak Frantzia bideoak Atentatuak bideoak Estatu islamiarra berriak Jihadismoa albisteak Eguneko albisteak Gaurko azken ordukoa Terrorismoaren Biktimak Erailketak albisteak