Mundua -
Alemania
Sei dira jada hildakoak Alemaniako hegoaldean izan diren uholdeetan
Gainera bi pertsona desagertu dira, eta, azken orduetan eguraldiak hobera egin duen arren, bertako meteorologoek diote datozen orduetan zaparrada handiak egongo direla.
Agentziak | Erredakzioa
Asteazkenean izandako eguraldi zakarrak sei hildako eta bi desagertu eragin utzi oraingoz Alemaniako hegoaldean, iturri polizialek iragarri dutenez. Ondorioz, dagoeneko 10 pertsona hil dira joan zen asteburutik hona eguraldiaren eraginez, eta eruri gehiago egingo duela aurreikusten dute agintariek.
Poliziak jakitera eman duenaren arabera, atzo gauean bila zebiltzan 65 urteko gizonezkoaren hilotza aurkitu zuten Simbach herrian. Herri horretan aurretik ere beste lau gorpuzki aurkitu zituzten (78, 56 eta 28 urteko amama, ama eta alaba bat, eta 75 urte gizonezko bat). Julbach herrian 80 urteko emakume baten gorputza topatu zuten.
Garbiketa lanekin batera, agintariak beste bi pertsonaren bila ari dira, adineko bikote baten bila, hain zuzen ere.
Uholdeek eragindako kalteei dagokienez, ehunka milioi euroan zenbatu dituzte galderak, eta, galera horiek areagotu ez daitezen, Polizia Simbach herriko kaleetan zehar dabil arpilatzeak ekiditeko.
Bestalde, eguraldiak bere horretan jarraituko duela dirudi, nahiz eta azken orduetan eguraldia pixka bat baretu den. hain justu ere, eguraldi zakar horrek dagoeneko lau hildako eta hondamendi handiak utzi zituen pasa den asteburuan Baden-Württemberg eta Bavariako eskualdeetan.