Mundua -

AEB

Trump eta Sanders garaile, Oregoneko primarioetan

Kentuckyn, berriz, Hillary Clintonek aurrea hartu dio Sandersi, baina ia ia berdinduta.

Donald Trump, kanpainako ekitaldi batean. EFE.
Donald Trump, kanpainako ekitaldi batean. EFE.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Etxe Zurirako lasterketa Oregonera eta Kentuckyra  iritsi da, bart, eta aurreikuspenak bete dira. Bernie Sanders demokratak Oregonen irabazi du, eta Hillary Clintonek Kentuckyn. Hala ere, Clinton da, oraingoz, Alderdi Demokrataren hautagai faboritoa, alde nabarmenarekin: 2.383 ordezkari behar ditu azaroaren 8ko hauteskundeetarako hautagai izateko, eta kopuru hori lortzetik oso gertu dago.

Alderdi Errepublikanoari dagokionez, Donald Trumpek irabazi du Oregonen. Trumpek dagoeneko ez du lehiakiderik hautagaitza lortzeko lasterketa honetan.

Sandersek demokraten botoen % 53 eskuratuta irabazi du Oregonen (botoen % 47 lortu ditu Clintonek), eta Trumpek, berriz, errepublikanoen botoen % 60 lortu ditu.

Kentuckyn, berriz,  Clintonek aurrea hartu dio Sandersi, baina alde oso txikiarekin: botoen % 46,8 lortu ditu Clintonek, eta botoen % 46,3, Sandersek. Ordezkari kopuru bera (25) eskuratu dituzte bi hautagaiok.

Argazkia: EFE

Trumpek, aurkaririk ezTed Cruz eta John Kasich hautagaiak lasterketatik erretiratu ondoren, Trump aurkaririk gabe geratu da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak 2024 Ameriketako Estatu Batuak argazkiak Hauteskundeak AEB argazkiak Eguneko albisteak Eguneko albisteak Donald Trump albisteak Hillary Clinton albisteak