Mundua -

EMISIOEN AUZIA

Volkswagenek zuzendaritza errugabetu nahi du

Automobil-fabrikatzaile alemaniarrak diesel motorren gas isurien manipulazioaren aurrean erantzukizunik gabe utzi nahi du konpainiako zuzendaritza-batzordea.

Auziarekin loturiko gertakariek baldintzatuko dute batzordearen errugabetasuna. Artxiboko irudia.
Auziarekin loturiko gertakariek baldintzatuko dute batzordearen errugabetasuna. Artxiboko irudia.
Auziarekin loturiko gertakariek baldintzatuko dute batzordearen errugabetasuna. Artxiboko irudia.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Volkswagen automobil-fabrikatzaile alemaniarraren esanetan, diesel motorren isuriak manipulatzearen erantzukizuna ez dagokio zuzendaritza-batzordeari.

Konpainiak asteazken honetan jakinarazi du ez duela erantzukizun zantzurik ikusi zuzendaritza-batzordeko kideen jokabidean. Ondorioz, ekainaren 22an izango den akziodunen batzar orokorrean, errugabe joko dute batzordea.

Volkswageneko ikuskaritza-batzordeak eta zuzendaritza-batzordeak esan  dutenez, batzarra egin aurretik manipulazioarekin loturiko datu gehiago ezagutu ezean egingo dute proposamen hori.

"Oraindik bukatu ez bada ere, Jones Day abokatu-langela estatubatuarrak sakon ikertu du diesel motorren auzia, eta ikerketa horretan oinarrituta hartu da proposamen hori egiteko erabakia", azaldu du gaur Volkswagenek komunikatu batean.

Halaber, zuzendaritza-batzordeko gaur egungo edo aurreko kideek euren ardurak betetzeari utzi zioten ikertzeari utzi dio konpainia alemaniarrak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioarteko azken orduko berriak Alemania bideoak Iruzurrak Volkswagen albisteak Enpresaburuak Automobilgintza Euskadiko kutsadura Albisteak Gaur