Mundua -

AFGANISTAN

30 lagun hil dira Kabulen, atentatu batean

Bonba-autoz egindako erasoa izan da, eta talibanek hartu dute euren gain, Twitter bidez zabaldutako mezu batean.

Atentatua Kabulen
Atentatua Kabulen
Dozenaka hildako Kabulen, eraso terrorista batean

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gutxienez 30 pertsona hil dira eta 300 baino gehiago zauritu Kabulen, Mahmood Jan auzoan, gaur goizean, izan den eraso terroristan.

Jaama berri agentziak zabaldu duenez, bonba-autoz egin dute atentatua. Kabuleko agintariek zabaldutako datu ofizialen arabera, Segurtasunerako Zuzendaritza Nazionalaren egoitzari eraso egitea zen helburua. Beste iturri batzuen hitzetan, berriz, Gobernuaren egoitza baten kontrako atentatua izan da.

Sediq Sedigi Afganistango Barne ministerioko eledunak azaldu duenez, polizia-operazio zabala jarri dute abian, erasoaren egileak atxilotzeko.

Talibanek hartu dute euren gain erasoa. Zabilhullah Mujahid talibanen bozeramaileak Twitter sarean zabaldutako txio baten bidez aitortu du egiletza.

Ashraf Ghani Afganistango presidenteak eta Abdula Abdula herrialde horretako lehen ministroak gogor gaitzetsi dute erasoa. Horien aburuz, eraso honek agerian uzten du talibanek ez dutela ahalmenik segurtasun indarrei aurre egiteko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak Atentatuak bideoak Jihadismoa Eguneko albisteak Eguneko albisteak Terrorismoaren Biktimen Azken Ordukoa Asia azken ordukoa Afganistango albisteak gaur