Mundua -
Bruselasko atentatuak
Atentatuetarako agiriak faltsutu zituen pertsona bat atxilotu dute
40 urteko Djamal Eddine Ouali aljeriarra hartu dute atxilo Italian, Bellizzi herriko Elizaren aurrean.
Agentziak | Erredakzioa
Italiako Poliziak herritar aljeriar bat hartu zuen atxilo atzo, Sorrenton, herrialdearen hegoaldean, Belgikako agintariek emana zuten bilatzeko eta atxilotzeko agindu bati jarraiki. Belgikako eta Parisko atentatuetan erabili zituzten agiriak faltsutu izana egozten diote.
40 urteko Djamal Eddine Ouali da atxilo hartu dutena. Bellizzin harrapatu dute, Salerno probintzian. 2015eko urrian Bruselan egindako miaketa batean agertzen zen bere izena, Italiako komunikabideek argitaratu dutenez.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea