Mundua -
Belgikako atentatuak
Belgikako agente nuklear bat hil dute eta segurtasun txartela lapurtu
Belgikako zentral nuklear batean lanean ari zen segurtasun langile bat hilik agertu da eta lanerako erabiltzen zuen segurtasun txartela lapurtu diote, kazeta batek argitaratu duenez.
Agentziak | Erredakzioa
Belgikako zentral nuklear batean lanean ari zen segurtasun langile bat hilik agertu da eta lanerako erabiltzen zuen segurtasun txartela lapurtu diote, kazeta batek argitaratu duenez.
Txakurrarekin batera zegoen segurtasun langilea ostegun goizean hil zuten, Belgika hegoaldean, Bruselako atentatuak izan eta bi egunera. Zentralera sartzeko txartela lapurtu egin diote, egunkari horrek kaleratu duenez.
Txartela baliorik gabe uzteko neurriak berehala hartu dira, egunkariaren arabera.
Hain justu, Bruselako aireportuan eta metroan atentatua egin zuten Ibrahim eta Khalid El Bakraoui anaiek Belgikako ikerketa eta garapen nuklearreko arduradunaren etxebizitzan jarritako segurtasun kamera berreskuratu zutela argitaratu du egunkari horrek.
Hori horrela, litekeena da Belgikako zentral nuklearrak izatea martxoaren 22an Bruselan atentatua egin zuten ekintzaileen helburua. Atentatuaren ondoren, Doel eta Tihangeko zentral nuklearrak hustu egin zituzten.