Mundua -

BI URTE, DESAGERTUTA

Australiak eta Malasiak MH370 hegaldiko biktimak omendu dituzte

Orain bi urte desagertu zen 239 bidaiari zeramatzan hegazkina, ustez, Indiar ozeanoan. Bi urteotan hegazkinaren desagerpenaren inguruan ezer gutxi argitu da.

Biktimen senideak, artxiboko irudi batean. EFE.
Biktimen senideak, artxiboko irudi batean.
Biktimen senideak, artxiboko irudi batean. EFE.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gaur bi urte desagertutako MH370 hegaldiko 239 bidaiariak gogoratu eta omendu dituzte gaur Australian eta Malasian. Ikerketen arabera, Indiar ozeanoan desagertu zen Malaysia Airlines konpainiaren hegazkina.

Malasiako Parlamentuak minutu bateko isilunea egin du, goizean, osoko bilkura egin aurretik. Bi urteotan hegazkinaren desagerpenaren inguruan ezer gutxi argitu da. Oraindik, haren bila operazio bat dute martxan, Australiak, Txinak eta Malasiak, elkarlanean.

"Urte honetan bertan amaituko da elkarrekin martxan jarrita dugun bilaketa operazioa. MH370 hegazkina aurkitzeko itxaropena dugu", esan du Najib Razak Malasiako lehen ministroak, The Star egunkariari egindako adierazpenetan.

"Hegazkingintzaren historian aurrekaririk ez duen gertakaria da MH370 hegaldiari gertatutakoa. Munduko tokirik babesgabeenetakoan etengabe ari da lanean bilaketa taldea", esan du Najibek.

Malasiako buruzagiaren arabera, iaz, Reunion irlan hegazkinaren hegal zati bat agertu izanak frogatzen du Indiar ozeanora erori zela.

Joan den astean Mozambiken eta Reunionen aurkitutako metalezko bi zati aztertzen ari dira ikerlariak, MH370 hegazkinarenak diren argitzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioarteko albisteak Hegazkin istripuak albisteak Eguneko albisteak Gaurko azken ordukoa Ozeania Australia Asia azken ordukoa