Mundua -

IKERKETA

Aske utzi dute Lula da Silva, hiru orduko galdeketaren ostean

Fiskaltzak azaldu duenez, 'azpijokoaren onuradun nagusienetakoa izan zela dioten frogak daude'.

Polizia Lularen etxearen aurrean, Sao Pauloko kanpoaldean. Argazkia: EFE
Polizia Lularen etxearen aurrean, Sao Pauloko kanpoaldean. Argazkia: EFE
Polizia Lularen etxearen aurrean, Sao Pauloko kanpoaldean. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Luiz Inácio Lula da Silva Brasilgo presidente ohia aske utzi dute 'Lava Jato' auziaren barruan deklaratu eta gero. Auzi horrek Langileen Alderdiari lotutako ustelkeria- eta diru-zuriketa sarea ikertzen du. Alderdi horretakoak dira Lula zein Brasileko egungo presidente Dilma Rousseff.

Polizia Federala goizean goiz bertaratu da Lulak Sao Bernardo do Campo herrian (Sao Paulo) duen etxean, eta atxilotuta eraman dute galdeketa egiteko asmoz.

Polizia-etxean hiru ordu igaro eta gero, aske geratu da, tokiko komunikabideek jasotzen dituzten Poliza iturrien arabera.

Elkarretaratzeak goiz guztian zehar egin dira, eta Poliziak Lularen aldekoen eta kontrakoen arteko liskar batean esku hartu behar izan du.

"Ustelkeria-sarearen onuradun nagusi"

Brasilgo Fiskaltzak Lula da Silva identifikatu du Petrobras estatuko petrolio konpainiaren inguruko "ustelkeria-sarearen onuradun nagusi" gisa, bai higiezinen bidez, bai bere fundazioari egindako dohaintzen bidez, besteak beste.

Ohar baten bidez jakitera eman duenez, "azpijokoaren onuradun nagusienetakoa izan zela dioten frogak daude", froga horiek "dokumentu zein lekuko bidezkoak dira". Horren adierazle bezala jarri du Guarujako (Sao Pauloko estatua) luxuzko etxebizitza baten berriztatzea, Atibaiko finka bat eta hainbat enpresak egindako ordainketak "ustezko dohaintza eta emandako mintzaldien ordainsari gisa".

Carlos Limak azaldutakoaren arabera, Lula Institutuak jasota dohaintzen % 60 ikerketapean dauden bost enpresa nagusienetatik datoz, eta mintzaldien truke jasotako ordainsarien % 57 konpainia horiei beroriei dagozkiela. Hala plazaratu du Folha egunkariak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Eguneko albisteak Albisteak