Mundua -

Su-etenaren bigarren eguna

Siriako erdiguneko hainbat toki bonbardatu dituzte

Gerra hegazkinek Siriako iparraldeko eta mendebaldeko Alepo eta Hama hiriak bonbardatu dituzte, su-etena indarrean sartu denetik bi egun igaro direla.

Siria
Siria
Siria

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gerra hegazkinek Siriako iparraldeko eta mendebaldeko Alepo eta Hama hiriak bonbardatu dituzte, su-etena indarrean sartu denetik bi egun igaro direla.

Siriako Giza Eskubideen Behatokiak salatu duenez, gerra hegazkin ezezagunek herrialdeko iparraldea eta mendebaldea bonbardatu dituzte. Su-etena indarrean sartu eta bigarren egunean izan dira erasoak; Alepon eta Haman.

Lurralde horietako hainbat lekutan izan dira aire erasoaldiak: Dara Aza, Qabtn al Yabal, Hreitan, Andan, Maaret al Artiq y Kafr Hamra, Alepo eta Hirbnafsa. Al-Qaidari lotutako Nusra Frontea eta ESL Askatasunerako Armada siriarra dauden lurraldeetan izan dira erasoak.

Gainera, Hirbnafsa inguruetan enfrentamenduak izan dira Siriako erregimenaren eta talde armatu islamiarren artean. Hama ere beste eraso leku bat izaten ari da; Al Tiba herrian Estatu Islamiarraren aurkako borrokaldiak izan dira.

Duela bi egun adostu zuten su-etena AEBtako eta Errusiako gobernuek. Akordioarekin bat egin du Siriako Gobernuak, baina EI eta al Nusra taldeen aurkako nazioarteko borroka hortik kanpo gelditu da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gerra Siria Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa Siria gaur