Mundua -

Gatazka

Bederatzi hildako Sirian izandako erasotan, su-etena indarrean izanda

AEBk eta Siriak adostutako su-etena gauerdian sartu da indarrean, bertan 22:00ak zirela.

Siria
Siria
Siria

Agentziak

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gutxienez bederatzi zibil hil dira hainbat eraso terroristatan, Gobernuak kontrolpean dituen zonaldeetan, Sana albiste-agentzia ofizialak jakinarazi duenez.

Estatu Batuak eta Errusiak adostutako su-etena indarrean (00:00etan abiatu da) izanda izan da atentatua. Damaskoko Gobernuak eta oposizioak bat egin dute su-etenarekin, eta Siriako telebista ofizialak erabakiaren berri eman du agiri baten bidez

Salmiyako udalerrian auto-bonba bat eztanda egin du suizida batek. Eraso hartan bi lagun hil dira, eta beste lau zauritu. Giza Eskubideetarako Behatokiak dioenez, Estatu Islamikoak egindako atentatua izan da.

Geroago, beste suizida batek motor batean zeraman bonba lehertu du, Al Tiba herriaren sarreran, Salmiyako ekialdean. Horren ondorioz, gutzienez lau lagun hil dira.

Gainera, hirugarren eztanda bat jazo da, Salmiya eta Kneifes udalerriak lotzen dituen errepidean. Horretan lagun bat hil da.

Bestalde, Sana albiste-agentziak azaldu duenez, hiru adingabe hil dira eta beste 12 lagun zauritu dira Al Yara eta Al Qusur auzoetan, Deir al Zur hirian, Estatu Islamikoak botatako 10  mortero-jaurtigairen ondorioz.

Jihadistek suziriak bota dituzte Al Hueigako barrutiaren aurka, hiri berean, baina horrek kalte materialak baino ez eragin ditu.

Su-etena indarrean sartu da

Staffan de Mistura Nazio Batuen Erakundeak bidali duen ordezkariak jakinarazi duenez, Damascon eta Deraan hainbat istilu izan dira, baina gutxira baretu da giroa. Dena dela, su-etena indarrean izanda ere, beste “ezusteko” batzuk izan daitezkeela aurreratu du.

Gauerdia baino lehen, enfrentamenduak izan dira Gobernuko eta talde armatuko indarrean artean. Oposizioak salatu duenez, erregimenak akordiotik kanpo utzi du Daraiako lurraldea, al Nusra Frontea, Al-Qaidaren agindupean ari dena, bertan dela iritzita.

Talde armatuek ostiraleko eguerdira arte izan dute Washingtoni eta Moskuri su-etenarekin bat egiten duten adierazteko. Negoziazioetarako Goi Batzordeak, oposizioko koalizioa garrantzitsuenak, agiri batean adierazi duenez, "oposizioko talde armatuek" su-etena beteko dute bi astez. Hain justu, Siriako talde armaturik garrantzitsuenetakoak daude bertan, Islameko Armada eta Shameko Askeen Mugimendu Islamiarra. Siriako Indar Demokratikoak, arabiarrez eta kurduez osatutako taldeak eta Siriako Armada Askeari lotutako Hegoaldeko Fronteak bat egin dute su-etenarekin.

Nazio Batuen Erakundeko ordezkariak negoziaziorako bilera sorta deituko du martxoaren 7rako, su-etena betetzen bada.

Estatu Islamikoaren 70 kide, hilik

Bestalde, Estatu Islamikoaren 70 kide gutxienez hil dira Tel Abiad hiriaren aurka izandako erasoaldi batean, Giza Eskubideetarako Behatokiaren arabera. Tel Abiad kurdusiriarren esku dago, Turkiako mugatik gertu.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioarteko berriak Gerra Siria Albisteak Gaur Gaurko azken orduko albistea Siriar errefuxiatuak Europan argazkiak Siria albisteak gaur