Mundua -

Siria

'John jihadista'ren heriotza baieztatu du Estatu Islamikoak

Azaroan drone batekin egindako eraso batean hil zutela iragarri zuten AEBk, baina konfirmatzeke zegoen.

Estatu Islamikoaren hainbat bideotan agertu zen 'John jihadista'. EFE
Estatu Islamikoaren hainbat bideotan agertu zen 'John jihadista'. EFE
Estatu Islamikoaren hainbat bideotan agertu zen 'John jihadista'. EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mohamed Emwazi, 'John jihadista' ezizenez ezaguna, AEBk drone bidez egindako eraso batean hil zutela aitortu berri du Estatu Islamikoak (EI). Azaroan iragarri zuen bere heriotza Pentagonoak, baina orain arte, baieztatu gabe zegoen. Mendebaldeko hainbat pertsona bahitzea eta hiltzea egotzi zioten 'John jihadistari', Estatu Islamikoaren hainbat bideotan ageri baitzen.

Ingelesez kaleratzen duten Dabiq aldizkarian egin du iragarpena Daeshek. Onartu duenez, azaroaren 12an Raqqa hirian (Siria iparraldea) egindako eraso batean hil zuten AEBk.

Azaroaren 13an Emwazi hil zutela iragarri zuen AEBko gobernuak. "Goiz da esateko. Nahiko ziur gaude, eta denbora beharko dugu operazioa arrakastatsua izan ote den esateko", adierazi zuen orduko hartan Steven Warren Pentagonoak Iraken duen bozeramaileak.

Kuwaiten jaio zen, 1988an, baina, sei urte zituela, Erresuma Batura joan zen familiarekin bizitzera, eta Londres iparraldean bizi izan zen. Informatika ikasketak egin zituen Westminsterko Unibertsitatean.

2014an agertu zen lehendabizi Estatu Islamikoaren bideo batean. James Foley estatubatuarraren eta Kenji Goto japoniarraren hiltzailea izan zela uste da. Bi kazetarioi lepoa nola mozten zieten erakutsi zuen EIk bideo baten bidez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak 2024 Gerra Siria Estatu Islamikoa Jihadismoa albisteak Prentsa digitalaren azken orduko Eguneko albisteak Siria gaur