Mundua -
Azken 15 hilabeteotan
4.000 pertsona hil dira Sirian, EIren kontrako bonbardaketetan
Hildakoen artean, 299 ziren zibilak, tartean 81 adingabe eta 53 emakume, Giza Eskubideen Siriako Behatokiak emandako datuen arabera.
Agentziak | Erredakzioa
Gutxienez, 4.166 pertsona hil dira Sirian azken 15 hilabeteotan, nazioarteko koalizioak Estatu Islamikoaren kontra egindako bonbardaketetan, Giza Eskubideen Siriako Behatokiak emandako datuen arabera. Hildakoen artean, 299 ziren zibilak, tartean 81 adingabe eta 53 emakume.
Bestalde, gobernuz kanpoko erakundeak azaldu du 3.712 direla hildako EIko kideak, gehienak atzerritarrak. Behatokiak gaineratu du ehunka zauritu ere badaudela, nazioarteko koalizioak 2014ko irailean bonbardaketak abiatu zituenetik.
GKEk, bestalde, ez du baztertzen hildako gehiago egotea EIren kideen artean, datuak lortzeko zailtasuna dela eta.
2014ko ekainean aldarrikatu zuen kaliferria Estatu Islamikoak Sirian eta Iraken.