Mundua -

PARISKO ATENTATUAK

EBko estatu kideek Frantziari babesa eman diote 'aho batez'

Europako itun komunitarioen 42.7 artikulua ezartzeko eskatu dio Frantziak EBri; klausula horren arabera, herrialde bati armaz eraso badiote, estatukideek elkartasuna adierazi beharko diote.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Europako itun komunitarioen 42.7 klausula aktibatzeko Frantziaren eskaerari babesa eman diote Europar Batasuneko Estatu kideek ?aho batez?. ?Gaur Frantziak Europa osoaren laguntza eskatu du, eta Europak, baturik, baietz erantzun dio?, esan du Federica Mogherini EBko diplomaziaren buruzagiak.

Goi-ordezkariak azaldu duenez, Frantzia ?estatu kideekin harremanetan jarriko da datozen orduetan eta egunetan, behar duen laguntza zehazteko?, eta EBk ?eraginkortasunik handiena bermatuko du erantzun bateratuan?.

Bestalde, une honetan terrorismoaren aurkako borrokaren gastua Frantziaren ?lehentasuna? dela ulertzen du Europako Batzordeak; izan ere, defizit konpromisoak beteko ez dituela iragarri du Parisek. Frantziarren eta Europako herritar guztien segurtasuna garrantzitsuagoa dela azpimarratu du Europako Exekutiboak.

Europako itun komunitarioen 42.7 artikulua ezartzeko eskatu dio gaur goizean Frantziak Europako Batasunari; klausula horren arabera, herrialde bati armaz eraso badiote, EBko gainerako estatu kideek elkartasuna adierazi beharko diote, laguntza eta bitartekoak eskainita. Parisko atentatuak izan eta gero egin du Frantziak eskaria.

"Bruselan, 42.7 artikulua berehala baliatzeko eskatu dut, Frantziaren izenean", esan du, Twitter bidez, Jean-Yves Le Drian Frantziako Defentsa ministroak. EBko Ministroen Kontseiluan ari da parte hartzen, gaur.

Lehen aldiz eskatu du EBko estatu batek artikulu hori baliatzeko. Defentsa alorrean herrialdeen arteko elkartasuna aldarrikatzen da bertan, herrialde bakoitzaren defentsa eta segurtasun politiken berezitasunak kontuan hartuko direla jasotzeaz gainera.

Halaber, herrialdeen arteko lankidetza-neurriak zehazterakoan, NATOren konpromisoak lehenetsiko direla nabarmentzen du artikuluak.

François Hollande Frantziako presidenteak atzo eskatu zion Defentsa ministroari Europako Batasunean estatu kideen babesa eskatzeko.

Frantzia, koalizioa handia osatzeko lanean

Gainera, talde jihadista suntsitzeko nazioarteko, koalizio handia osatzeko lanean hasi da gaur Francois Hollande Frantziako presidentea. Hala, John Kerry AEBko Estatu idazkariarekin bildu da.

Estatu Islamikoari buruzko informazioa gehiago partekatzea adostu dute AEBk eta Frantziak, Kerryk iragarri duenez. "Terrorismoaren aurkako borrokan gehiago saiatzea" eskatu du AEBko Gobernuaren ordezkariak.

Eliseo Jauregian ia ordubeteko bilera egin dute bi agintariek, eta terrorismoaren kontrako borrokan hobetzeko "pauso esanguratsuak" eman ditzaketela esan du Kerryk bilera bukatutakoan.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak EB Zer gertatu da Parisen? Zer ari da gertatzen Europan? Atentatuak François Hollande albisteak Albisteak Gaur Eguneko albisteak