Mundua -
ERASOA
'John jihadista' hil da Sirian, AEBren eraso batean
Mendebaldeko hainbat kazetari bahitzea eta hiltzea leporatzen diote 'John jihadistari': besteak beste, James Foley estatubatuarraren eta Kenji Goto japoniarraren hiltzailea dela uste da.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Mohamed Emwazi, 'John jihadista' ezizenez ezaguna, hil da gaur Sirian, AEBren eraso batean, BBCk baieztatu duenez. Munduko terrorista bilatuenen zerrendan zegoen Emwazi, Estatu Islamikoaren hainbat bideotan identifikatu ondoren.
Mendebaldeko hainbat pertsona bahitzea eta hiltzea leporatzen diote 'John jihadistari': besteak beste, James Foley estatubatuarraren eta Kenji Goto japoniarraren hiltzailea dela uste da. Bi kazetarioi lepoa nola mozten zieten erakutsi zuen EIk bideo baten bidez.
Iturri militarren arabera, Raqqa hirian izan da erasoa, Siria iparraldean. AEBk inguru hori airetik bonbardatu dute, eta bertan zendu da 'John jihadista'. Iaz idenfikatu zuten Emwazi, Estatu Islamikoaren hainbat bideotan agertu ondoren. Ordutik, haren atzetik zebiltzan indar militar estatubatuarrak.
Kuwaiten jaio zen, 1988an, baina, sei urte zituela, Erresuma Batura joan zen familiarekin bizitzera, eta Londres iparraldean bizi izan zen. Informatika ikasketak egin zituen Westminsterko Unibertsitatean.