Mundua -

Estatu-kolpea

Kolpistek etxeratzeko agindua dekretatu dute Nigerren

Mamadou Tandja presidentea boteretik kendu eta Konstituzioa bertan behera utzi ondoren, muga guztiak itxi dituzte kolpistek. Nigerren Konstituzioa berrezartzea eskatu du Ban Ki Moonek.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Demokrazia Berrezartzeko Kontseilu Gorenak (CSRD) atzo burututako Estatu-kolpearen ostean, ezegonkortasun politikoa jaun ta jabe da Nigerren.

Azken orduetan, lurreko eta aireko muga guztiak itxi dituzte eta etxeratzeko agindua ezarri dute, 18:00ak eta 6:00ak bitartean (bertako ordutegia), CSRDk Tele Sahel telebistan jakitera eman dutenez.

Mamadou Tandja presidentea boteretik kendu dute eta Konstituzioa eta Estatuko erakunde guztiak bertan behera utzi dituzte kolpistek.

Mamadou Tandja Nigerreko presidentea eta Gobernuko zenbait kide kolpisten eskuetan izan daitezke. Kolpistek Presidentetzako Jauregiari eraso egin zioten 13:00etan (bertako ordutegia), Niameyn. Barruan Ministroen Kontseilua egiten ari ziren eta estatuburua bertan zen.

Nazio Batuen balorazioa

Ban Kin Moon Nazio Batuen idazkari nagusiak Konstituzioa berrezartzea eskatu du.

Komunikatu batean, Konstituzioa "lehenbailehen lehenaratu" behar dela azpimarratu du Ban Ki Moonek. Halaber, Afrikako herrialdearen egoerari buruzko informazioa unean-unean jasotzen duela esan du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Afrikako berriak Zer gertatu da munduan gaur? Prentsa digitalaren azken orduko Eguneko albisteak Niger azken ordukoa