Mundua -

7,5 graduko dardara

200 pertsona hil dira Pakistanen, Afganistango lurrikararen ondorioz

Astinduaren epizentroa Hindukushen izan da, Kabuletik 250 kilometrora, eta Pakistan eta India astindu ditu. Afganistanen 70 pertsona inguru hil dira.

Ume pakistandar bat lurrikararen ondorioak ikusten. Argazkia: EFE
Ume pakistandar bat lurrikararen ondorioak ikusten. Argazkia: EFE
Ume pakistandar bat lurrikararen ondorioak ikusten. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Richter eskalan 7,5 graduko lurrikara batek Afganistan iparraldea astindu du gaur goizean, Estatu Batuekin Zerbitzu Geologikoak jakitera eman duenez, eta lurrikararen ondorioz, 200 pertsona baino gehiago hil dira Pakistanen eta beste 70 Afganistanen.

Lurrikarak Pakistan eta India iparraldea astindu ditu, batez ere. Islamabaden, esaterako, eraikinak dardarka hasi dira, eta ehunka lagun etxeetatik eta lantokietatik ihesean atera dira. Hainbat lagun zaurituta eraman dituzte, ospitaletara. Peshawarreko Lady Reading ospitaleko arduradun batek jakitera eman duenez, "dagoeneko, 50 lagun inguru jaso ditugu, eta etengabe ari dira gehiago heltzen".

Pakistango Gobernuak larrialdi egoera deitu du herrialde osoan. Erietxe guztiei zaurituak hartzeko  prest egoteko deia egin diete.

Badakashan probintzian izan da lur astinduaren epizentroa, Kabuletik 250 kilometrora, Hindukush eskualdean, Himalaiako mendi-katean; oso menditsua den tokia da, eta jende gutxi bizi da astindua izan den inguruan.

Apirilean Nepal astindu zuen lurrikarak gutxienez 9.000 hildako utzi zituen. Ordutik, inguru horretan izan den lur astindurik gogorrena da gaurkoa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zer gertatu da munduan gaur? Albisteak Gaur Lur-astindua Nepalen Hondamendi naturalak Albisteak Sumendien erupzioek kaltetutakoak Pakistan gaur Asia albisteak Talibanen erregimenaren azken ordukoa