Mundua -

Ekialde Hurbila

Ban Ki-moon Israelen eta Palestinan egongo da giroa baretzeko asmoz

Bi eguneko bisita egingo du, azken hiru asteotako indarkeria oldea gelditzea helburu.

Ban Ki-moon Nazio Batuen Erakundearen idazkari nagusia. Argazkia: Efe
Ban Ki-moon Nazio Batuen Erakundearen idazkari nagusia.
Ban Ki-moon Nazio Batuen Erakundearen idazkari nagusia. Argazkia: Efe

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ban Ki-moon Nazio Batuen Erakundearen idazkari nagusia Ekialde Hurbilera iritsiko da gaur, Israelgo eta Palestinako buruzagiekin bildu, eta urriarekin batera hasi zen indarkeria oldea gelditzen saiatzeko, diplomazia iturriek jakitera eman dutenez.

Israelgo iturrien arabera, bi eguneko bisita egingo du, eta azken hiru asteotako "tentsioa baretzea" izango du helburu.

"Nahikoa da", adierazi du Ban Ki-moonek israeldarrei eta palestinarrei helarazitako bideo batean.

Aipatu iturrien esanetan, Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroarekin bilduko dela gaur, bihar Alemaniara joango baita, indarkeria oldeagatik dagoeneko atzeratu duen bidaia egitera.

Bihar, berriz, Mahmud Abasekin elkartuko da NBEren idazkari nagusia, Ramalan.

Ban Ki-moonen bisita ezustean etorri da, baina ez da nazioarteak Ekialde Hurbileko indarkeria gelditzeko egindako lehenengo saiakera. Izan ere, John Kerry AEBko Estatu idazkaria Netanyahurekin bilduko da Alemanian eta Abasekin Amanen.

Frantziak ere lagundu nahi izan du zabalgune polemikoan nazioarteko indarrak jartzeko proposamenarekin, baina Israelek baztertu egin du aukera hori, eta Washingtonen babesik ere ez du jaso.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zer gertatzen da munduan? NBE bideoak Prentsa digitalaren azken orduko Eguneko albisteak Israel Palestina azken orduko albisteak Ekialde Hurbileko albisteak