Mundua -
Turkiako atentatua
PKK alderdiak aldebakarreko su-etena agindu du
PKK alderdiak aldebakarreko su-etena agindu du, Turkiako hauteskundeak egin arte Kurdistaneko Langileen Alderdiko (PKK) buruek gaur jakitera eman dutenez.
Agentziak | Erredakzioa
PKK alderdiak aldebakarreko su-etena agindu du, Turkiako hauteskundeak egin arte Kurdistaneko Langileen Alderdiko (PKK) buruek gaur jakitera eman dutenez, aldebakarreko su-etena errespetatuko dute azaroaren batean Turkiako hauteskundeak egiten diren arte. Firat agentzia kurduak ezagutzera emandako komunikatuak azaltzen duenaren arabera, PPK-ko militanteek "bertan behera utziko dituzte aurreikusita zituzten ekintzak, eta mugimendu oro saihestuko dute, euren buruak babesteko direnak salbu".
Modu horretan, Turkiako gobernuak egindako salaketak ukatu nahi dituzte. Salaketa horiek gerrillak boto-emaileen segurtasuna arriskuan jartzen duela zioten. "Gure indarrak ez dira saiatuko hauteskunde justu eta bidezko batzuk egin daitezela oztopatzen", agintzen du oharrak. Erabaki hori Turkia barrutik eta kanpotik jaso dituzten hainbat deiren ondotik hartu dute. Nahiz eta iragarpena Ankarako atentatua gertatu ondoren egin, su-etena iragartzeko erabakia aspalditik eztabaidatzen egon dira PPK-ren buruen artean. Hala baieztatu diote Efe agentziari aktibismo kurdutik gertu dauden iturriek.