Mundua -

Ikerketa

15.000 milioi euro bideratuko ditu Alemaniak errefuxiatuei laguntzeko

Ikerketa baten arabera Alemaniak 900.000 asilo eskaera jasoko ditu aurten, eta epe luzera begira, “aukera” bat izan daiteke herrialdearentzat.

Errefuxiatuek laguntza eskatzen dute, Hungaria eta Serbiako mugan. Argazkia: EFE
Errefuxiatuek laguntza eskatzen dute, Hungaria eta Serbiako mugan. Argazkia: EFE
Errefuxiatuek laguntza eskatzen dute, Hungaria eta Serbiako mugan. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Alemaniak 15.000 milioi euro bideratuko ditu errefuxiatuei laguntza emateko, ikerketa batek ondorioztatu duenez. 2015-16 biurtekoan helduko diren iheslariei zuzenduta dago diru laguntza hori eta aurten 900.000 asilo eskaera jasotzea espero dute.

Ferdinand Fichtner Ikerketa Ekonomikoa egiten duen Alemaniako Institutuko kideak adierazi du  Alemaniako merkatu laboralak “errefuxiatuen etorrera oso ondo” burutu dezakeela. Izan ere, 2016. urtean 11.000 milioi euro bideratuko dira eta hori Alemaniako Barne Produktu Gordinaren (BPG) %0,75ari dagokio.

Bestalde, Oliver Höltenmüller Ikerketa Ekonomikoa egiten duen Leibniz Institutuko kideak azaldu du iheslariena “borondate politiko” kontua dela, Alemaniaren egoera ekonomikoa kontuan izanik, ez duelako bestelako arazorik suposatzen.

Roland Döhrm Renania-Westfaliako Institu ekonomikoko kideak iragarri du garrantzitsuena errefuxiatuak gizarteratzea dela, epe luzean “aukera” bat suposatzen duelako herrialdearentzat. Horrek Alemaniak dituen arazo demografikoak leuntzen lagundu lezake.

Hori dela eta, hizkuntzarekin, heziketa profesionalarekin eta tituluen onarpenekin lagundu behar dietela ondorioztatzen du ikerketak.

Gaur egun, Alemaniako ekonomiak hazten jarraitzen du eta inoiz izandako langile tasarik altuena dute. Datu horiek aurreratzen dute Alemaniak 23.000 milioi euroko superabita izango duela (BPGaren %0,8a), baina hurrengo urtean igoera txikiagoa izango da (13.000 milioi eurokoa eta %0,4koa).

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Alemania bideoak Gizartea bideoak Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa Siriar errefuxiatuak Europan