Mundua -

Siria

Hiruzpalau hilabetean Palmira hiria desager daitekeela ohartarazi dute

Hala iragarri du Maamun Abdelkarim Siriako Antzinatasunen eta Museoen zuzendari orokorrak.

Estatu Islamikoak Palmirako Garaipenaren Arkua suntsitu du. Argazkia: EiTB
Estatu Islamikoak Palmirako Garaipenaren Arkua suntsitu du. Argazkia: EiTB
Palmirako Garaipenaren Arkua suntsitu du Estatu Islamikoak

0:37

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Estatu Islamikoak bere erasoaldiekin jarraituz gero, Palmira hiriko gune arkeologikoa hiruzpalau hilabetean desager daitekeela ohartarazi du Maamun Abdelkarim Siriako Antzinatasunen eta Museoen zuzendari orokorrak, baldin eta Estatu Islamikoak bere erasoaldiekin jarraitzen badu.

"Hau borroka kulturala da, ez politikoa, eta nazioarteko komunitatearen laguntza behar dugu", adierazi du Abdelkarimek.

Estatu Islamikoak (EI) Palmirako Garaipenaren Arkua suntsitu zuen atzo, 2.000 urte eta Unescok gizateriaren ondare izendatu zuena. Siriako Giza Eskubideen Behatokiak Twitterren duen kontuan adierazi duenez, dagoeneko arkua suntsituta dago, eta zutabeak soilik gelditzen dira zutik, sinboloak eta inskripzioak dituztelako.

I. eta II. mendeetan, antzinako munduko gune kultural garrantzitsuenetakoa izan zen, eta zetaren bidea egiten zutenen elkargune ere bazen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioarteko azken berriak Gerra Siria Estatu Islamikoa Eguneko albisteak Albisteak Zer ari da gertatzen Sirian?