Mundua -

Immigrazioa

Hungariak amaitu ditu Serbiako mugan harresia eraikitzeko lanak

Halaber, Hungaria lau metroko garaierako bigarren harresi bat eraikitzen ari da eta azaroan zehar amaituta egotea espero da.

Hungaria eta Serbia arteko muga. Argazkia: EFE
Hungaria eta Serbia arteko muga. Argazkia: EFE
Hungaria eta Serbia arteko muga. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hungariak amaitu du Serbiako mugan eraiki duen 175 kilometroko luzera eta 1,5 metroko altuera duen harresia, mno atariak berri eman duenez.

Halaber, Hungaria lau metroko garaierako bigarren harresi bat eraikitzen ari da eta azaroan zehar amaituta egotea espero dute agintariek.

Viktor Orban Hungariako lehen ministro kontserbadorearen gobernuak Serbia eta Hungaria arteko mugan harresi bat altxatzeko asmoa iragarri zuen ekainean, etorkinei sarrera oztopatzeko.

Egunero, 1.000-3.000 etorkin inguruk zeharkatzen dute Serbia eta Hungaria arteko muga; gehienak, Afganistan, Siria edota Pakistan herrialdeetatik datozenak.

Urtea hasiz geroztik, herrialdean legez kanpo sartu diren 140.000 pertsona -etorkin eta errefuxiatu- atzeman ditu Hungariak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioarteko berriak Migrazioaren albisteak Gaurko titularrak Albisteak Siriar errefuxiatuak Europan albisteak Errefuxiatuak azken ordukoa Hungaria albisteak Serbia gaur Eskuin muturreko mugimenduak