Mundua -

Zisjordanian

Palestinar bat hil dute polizia israeldar bati eraso egin ostean

Israelgo Poliziak azaldu duenez, gazte horrek atzetik eraso egin zion agenteari, ganibet bat erabilita, baina laster "mendean hartu eta hilzorian utzi dute".

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Palestinar bat hil dute Zisjordanian Israelgo Muga-Poliziako kide bati ganibet batekin eraso egin ostean. Jazoera Huwarako hegoaldean izan da, Nablusen, Zisjordaniako lurralde palestinar okupatuan, 18:00etan tokiko orduan (15:00etan GMT orduan).

Israelgo Armadak azaldu duenez, medikuek biktima artatu dute erasoaren leku berean. "Indar armatuek lehenbailehen erantzun dute, tiroka egiten eta erasotzailea zaurituz", gaineratu du. Bozeramaile militar batek geroago baieztatu duenez, palestinarra hil egin da.

Luba Samri Israelgo Poliziaren bozeramaileak adierazi duenez, gazte horrek atzetik eraso egin zion agenteari, baina laster "mendean hartu eta hilzorian utzi dute".

Tentsioa areagotu da azken asteetan zonalde hartan, joan den uztailaren 31an muturreko hainbat juduk 18 hilabeteko haurtxo palestinar eta haren aita hil zutenetik. Bi horien etxeari sua eman zioten, eta horren ondorioz, gainera, ama eta beste seme bat larri zauritu ziren. Eraso hura Duman jazo zen, Nablusetik gertu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak Albisteak Gaur Eguneko albisteak Palestina albisteak