Mundua -
Mopti hirian
Maliko hotelean egindako bahiketa bukatu da, 12 lagun hilda
Zazpi pertsona atxilotu dituzte. Hildakoen artean, lau terrorista dira, bost soldadu maliar, hoteleko bi langile, eta NBEk Malin duen misioko kide bat.
Agentziak | Erredakzioa
Maliko indar bereziek lau atzerritar askatu dituzte goizaldean, Mopti hiriko hotel batetik, atzo ustezko talde jihadista batek bahituta izan ondoren.
Segurtasuneko kideek Eferi azaldu dienez, Errusiako herritar bat eta Hegoafrikako hiru dira askatutako bahituak. Gainera, atzo ukrainar batek Byblos hoteletik irtetea lortu zuen, Moptko kanpoaldean.
Bahituak 05:00etan askatu dituzte eta, une honetan, segurtasun indarrak ingurua miatzen ari dira erasotzaileen jatorria zehaztu eta identifikatzeko.
12 pertsona hil dira atzo, ostirala, bahiketa hasi zenetik. Hildakoen artean lau terroristak dira; bost, soldadu maliarrak; bi, langilea; eta bat, NBEk Malin duen misioko kidea.
Aipatutako iturrien arabera, zazpi pertsona atxilotu dituzte guztira.