Mundua -

Siriako gerra

Siriako Behatokiak gerran 34.000 atzerritar hil direla ziurtatu du

Giza Eskubideen aldeko erakunde honek jakitera eman duenez, Siriako gerrak 240.381 hildako utzi ditu, eta horietatik erdiak, zibilak izan dira.

Errefuxiatuen kanpalekua, Sirian, Argazkia: EFE
Errefuxiatuen kanpalekua, Sirian, Argazkia: EFE
Errefuxiatuen kanpalekua, Sirian, Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

2011ko martxoan Siriako gerra hasi zenetik, 34.000 atzerritar hil dira, eta guztira 240.000 hildako egon dira. Hala jakinarazi du Siriako Giza Eskubideentzako Behatokiak. Konkretuki 240.381 pertsona hil dira gerra honetan, eta horietatik 111.000, erdiak, zibilak dira.

Hildako hauen artetik, 12.000 haurrak dira, eta 7.700 baino gehiago emakumeak. Bashar al Assaden erregimeneko 50.500 militarrek, 33.000 milizianok, Gobernuko 2.500 desertorek eta 36.000 soldadu errebeldek osatzen dute zerrenda. Estatistikek talde jihadisten ondorioz hil diren 34.000 atzerritar ere barneratzen dituzte.

Behatokiak argi utzi du zenbakiak ez direla guztiz zehatzak. Guztira, 330.000 izan daitezke hildakoak eta 2 milioi zauritutakoak.

Datu ofizial hauen barruan ez dira agertzen talde jihadistek harrapatuta dituzten 10.000 pertsonak. Behatokiak, bahituak izan ziren shaitaat tribuko 200 pertsonak aipatzen ditu, eta bahituta izan zirenetik beraietaz ezer ez dela jakin gogoratu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Mundua berriak Gerra Siria Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa Zer ari da gertatzen Sirian?