Mundua -

Afganistan

Afganistango presidenteak baieztatu du Omar mullah-ren heriotza

Ashraf Ganik esan duenez, talibanen liderra Pakistanen hil zen, 2013ko apirilean.

Omar mullah-ren artxiboko argazkia (EFE)
Omar mullah-ren artxiboko argazkia (EFE)
Omar mullah-ren artxiboko argazkia (EFE)

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ashraf Gani Afganistango presidenteak baieztatu du Omar mullah talibanen liderra 2013ko apirilean hil zela. "Afganistango Errepublika Islamikoko Gobernuak baieztatzen du Omar mullah, talibanen liderra, 2013ko apirilean hil zela", esan du Twitter sare sozialeko bere kontuan. Talibanek, bitartean, ez dute ezer esan Omar mullah euren liderraren balizko heriotzaren gainean.

Talde matxinoko bozeramaileen telefonoak itzalita daude goizetik, Twitterreko euren kontuetan ez dute balizko heriotzaren gainean ezer esan eta euren webgunea ez dute gaurkotu.

Eferi bidalitako posta elektroniko baten bidez, Zabihullah Mujahid bozeramaile talibanak dio Helmand probintziako barrutiko harrapatu dutela, baina ez du ezer esan Omar mullah-ren gainean. 2001ean azaldu zen azken aldiz jendaurrean talibanen liderra, eta ordutik gehiagotan ere eman dute hiltzat zenbait iturrik; dena den, matxinoak ez dira berehala atera hori ukatzeko, besteetan egin duten moduan.

Zurrumurruak, azken egunetan

Talibanetik zatitutako Fidai Mahaz talde matxinoak agiri bat publikatu zuen bere webgunean, aurreko ostegunean, adierazteko Omar mullah “orain dela bi urte izan zela martirizatua”. Qari Hamza Fidai Mahaz taldeko liderrak sinatzen zuen agiria; baina geroxeago, Mujahid Omar mullah-ren heriotza ezeztatu zuen: "Inbaditzaile eta haren txotxongiloen zurrumurruak dira hauek; gure liderra bilatu eta topatu nahi dute horrela, baina badakigu etsaiak azpijoko horiek erabiltzen dituela eta ez dugu ezohiko ezer egingo laguntza emateko", esan zuen orduan bozeramaileak.

Ashraf Gani Afganistango presidentearen bulegoak, bere aldetik, azaldu du ez dutela Omar mulla-ren gaineko informazioa baieztatzerik ezta ezeztatzerik ere. Hain zuzen, bi aldeetako ordezkariek batzar ofiziala egin zuten, lehen aldiz, uztaileko 7an eta 8an, pakistanen; Qatarren eta Norvegian ere eginak zituzten bilerak, ez ofizialak, aurreko hilabeteetan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak Atentatuak bideoak Estatu Islamikoa Jihadismoa hoy Albisteak Gaur Albisteak Talibanen erregimenaren azken ordukoa Pakistan