Mundua -
Turkian
297 lagun atxilotu dituzte EIren eta PKKren aurkako operazioan
Turkiako komunikabideek esandakoaren arabera, operazioan 5.000 poliziek parte hartu dute eta 26 eskualdetako 140 herritan burutu dute.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Turkiako poliziak 297 lagun atxilotu ditu azken orduetan Estatu Islamikoaren eta PKK alderdiaren aurka egindako operazio batean. Hamahiru probintziatan egin dute operazioa, Ahmet Davutoglu Turkiako lehen ministroak jakitera eman duenez.
Oharrean, lehen ministroaren koordinazioa taldeak adierazi du operazio hau atentatuak egiteko prestatzen ari ziren Abu Bakr al Baghdadi talde terroristaren, PKKren eta “muturreko beste talde ezkertiar” batzuen aurka izan dela.
Davatugluk prentsaurrekoan adierazi du gutxienez 251 lagun direla atxilotutakoak. Operazioan, gainera, poliziak DHKP/C taldeko ustezko kide bat hil dute tiroz, ‘Today’s Zaman’ egunkariaren arabera.
Turkiako komunikabideek esandakoaren arabera, operazioan 5.000 polizik parte hartu dute, eta 26 eskualdetako 140 herritan burutu dute.
Kilisen, Siriako mugatik gertu, militar bat hil eta hurrengo egunean egin dute polizia operazioa. Lehenago, PKKren eraso batek poliziaren bi buru hil zituen eta astelehenean, 32 lagun hil ziren Surucen izan zen atentatu batean.