Mundua -

Krisia Grezian

Greziak 'bai' bozkatzen badu, dimisioa emango du Varoufakisek

Greziako zorraren berregituraketa onartzen ez duen akordioa sinatu baino lehen "eskua moztuko" lukeela nabarmendu du Finantza ministroak.

Varoufakis
Varoufakis
Ezetza aurretik inkestetan, baina baietza gora Grezian

1:44

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Igandean Grezian egitekoa den erreferendumean greziarrek hartzekodunen proposamenaren alde bozkatzen badute, dimisioa emango duela nabarmendu du Yanis Varoufakis Greziako Finantza ministroak. Hala ere, gehiengoak ezetzaren alde egitea espero duela gaineratu du.

"Baietzak irabaziz gero, ez dut jarraituko ministro gisa", esan dio Varoufakisek Bloomberg egunkari ekonomikoari. Behin dimisioa emanda, "zorraren krisiari aurre egin behar dion horri laguntzeko prest" agertu da, diputatu karguari muzin egiteko asmorik ez duela nabarmenduta.

"Gerrara zoazenean, ez duzu porrota aipatu ere egiten", adierazi du Varoufakisek. Greziarrei auzia "ez luzatzeko eta plantarik ez egiteko" deia egin die Finantza ministroak.

Halaber, ministroaren hitzetan, nahiago du "besoa moztu" Greziaren zorraren berrantolaketa onartzen ez duen akordioa sinatu baino. Varoufakisen aburuz, Nazioarteko Diru Funtsak, Europako Banku Zentralak eta Europako Batzordeak Greziari egin diotena historia ekonomikoko porrotik handienetakoa da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Krisi ekonomikoa Berriak EB NDF Greziako albisteak Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa EBZri buruzko azken albisteak gaur