Mundua -

Gatazka armatua Sirian

Indar kurduek Estatu Islamikoa aterarazi dute Kobanitik

Gainera, ostegunetik ona, 206 zibil hil dira Estatu Islamikoak Kobani Siriako hiriaren kontra egindako oldarraldiaren ondorioz.

Ume siriarrak, tanke batekin olgetan, Kobanin. Irudia: EFE
Ume siriarrak, tanke batekin olgetan, Kobanin. Irudia: EFE
Ume siriarrak, tanke batekin olgetan, Kobanin. Irudia: EFE

Agentziak

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Herri Kurduaren Babes Unitateek Kobani hiri siriarreko guneak berreskuratzea lortu dute, Turkiako mugaldean, Estatu Islamikoaren eskutik kenduta, Giza Eskubideen Siriako Behatokiak zabaldu duenez.

Aipatutako erakundearen arabera, gatazkak eten egin dira milizia kurduek hiriko erdigunean dagoen ikastetxe bat kontrolpean izan dutenean. Bertan Estatu Islamikoaren jihadistek tinko jarraitzen zuten.

Hala, unitateek ikastetxeko instalazioak eztandarazi dituzte gaur, larunbata, goizean eta, segurtasun indar kurduekin batera (Asaysh), gunea arakatzeari ekin diote, EIaren kideen bila.

Ostegun goizaldetik, hiria Herriaren Babes Unitatearen, milizia kurdu eta siriarren, eta jihadisten artean izandako gatazkek hiria hartu dute, azken horiek Kobanin sartzea lortu baitzuten, miliziano kurduez mozorrotuta.

206 hildako ostegunetik

Izan ere, gutxienez 206 zibil hil dira aurreko ostegunetik ona, Estatu Islamikoak Kobani Siriako hiriaren kontra egindako erasoaldian, aipatutako Behatokiaren arabera.

Zibilak erradikalen tiroek jota hil dira, Turkiako mugaldean dagoen hiri horretan sartzea lortu baitute, gudari kurdu eta erreboltari siriarrez mozorrotuta.

GKEak zehaztu duenez, gaur, 32 zibilen hilotzak topatu dituzte berton.

Biktimen artean 26 adingabeko eta emakumezko daude, jihadisten armek botatako tiroengatik, Burj Butan hirian, Kobaniko hegoaldeko kanpoaldean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zer gertatu da munduan gaur? Gerra Siria Gaurko titularrak Gaurko azken orduko albistea Zer ari da gertatzen Sirian? Jihadismoa hoy Estatu Islamikoa