Mundua -

Ekialde hurbila

Palestina estatu gisa aitortzeko akordioa sinatu du Vatikanoak

Palestinaren eta Israelen arteko gatazkan, testuak bi estatuen arteko konponbidea bilatzearen alde egiten du.

Frantzisko aita santua, Mahmud Abas Palestinako presidentearekin. EFE
Frantzisko aita santua, Mahmud Abas Palestinako presidentearekin. EFE
Frantzisko aita santua, Mahmud Abas Palestinako presidentearekin. EFE

ERREDAKZIOA | AGENTZIAK

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Palestina estatu gisa aitortzeko eta Israelekin duen gatazkan bi estatuen arteko konponbidea bilatzearen aldeko akordioa sinatu du gaur Vatikanoak. Gainera, testuak Eliza katolikoak Palestinan izango duen estatus juridikoa zehaztu du.

Antoine Camilleri Vatikanoak Estatuekin dituen Harremanetarako idazkariordearen hitzetan, akordioa "positiboa" izango da Palestina "estatu independente, subirano eta demokratikoa" izan dezan.

Horren esanetan, Eliza katolikoak bertan izango dituen hauek ere zehaztuko ditu: estatutua, otoitz lekuak, jarduera soziala, hedabide sozialak eta zerga kontuak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak Eguneko albisteak Gaurko azken orduko albistea Palestina azken orduko albisteak