Mundua -

Ostiraletik

5.000 etorkin baino gehiago erreskatatu dituzte Mediterraneoan

"2015ean izandako etorkin-boladarik handiena da", esan du Frontexeko zuzendariak. Erreskate-operazioetan Erresuma Batuak, Maltak, Belgikak eta Italiak, besteak beste, parte hartu dute.

5.000 lagunetik gora erreskatatu dituzte Mediterraneoan. Argazkia: EFE
5.000 lagunetik gora erreskatatu dituzte Mediterraneoan. Argazkia: EFE
5.000 lagunetik gora erreskatatu dituzte Mediterraneoan. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

5.000 etorkinetik gora erreskatatu dituzte ostiraletik Mediterraneoko uretan Europara iristen saiatzen zirela, Frontex Europar Batasuneko mugen kontrolerako agentziak jakinarazi duenez. Halaber, beste bost operazio daude abian beste 500 lagun erreskatatzeko.

Erreskate-operazioetan parte hartu dute Erresuma Batuko, Maltako, Belgikako eta Italiako ontziek, Islandiako eta Finlandiko hegazkinek eta Alemaniako, Irlandako eta Danimarkako merkantzia-ontziek. Guztiak Uhandre Operazioko kideak dira. "2015ean izandako etorkin-boladarik handiena da", esan du Frontexeko zuzendari Fabrice Leggerik.

Guztira, Libiatik irtendako 25 ontziei laguntza eskaini diete. "Joan den astean Uhandre Operazioarekin bat egin duten ontziek milaka lagun salbatu dituzte", azaldu du Leggerik.

36.000 etorkin Italian

Urtea hasi denetik, 36.000 etorkinen iritsiera zenbatu dute Italian, baina kopuru horrek ez du jaso asteburu honetan erreskatatutako etorkinak.

Igande honetan bizirik atera diren 454 etorkin eraman dituzte Siziliara, eta 17 gorpu ere eraman dituzte, itsasaldi horretan hildakoak, hain zuzen ere, Reutersek informatu duenez. Hilotzak Augustako portura eraman dituzte 'Fenice' ontzi italiarrean. Bitartean, Italiako Fiskaltzak ikerketa abiarazi du heriotzaren nondik norakoak argitzeko.

Etorkinekin trafikatzen duten taldeek euren ekintza areagotu dute azken asteetan, eguraldi onak bultzatuta.

Iaz 3.500 lagun inguru hil ziren itsasaldietan (eta beste 170.000 bizirik heldu ziren). Joan den otsailean 300tik gora hil ziren, hotzak eta eguraldi txarrak jota. 2015ko lehen hiruhilekoan gutxienez 480 etorkin hil dira (iazko epe berdinarekin alderatuta, askoz gehiago, orduko hildakoak 50 bat izan baitziren).

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak gaur Albisteak migrazioa gaur Albisteak Gaur Eguneko albisteak Italia Mediterraneo itsasoari buruzko azken albisteak