Mundua -

Zigorra

Heriotza zigorra Mursirentzat, 2011ko kartzela-ihesaldiagatik

Egiptoko presidente ohiari behin-behineko zigorra ezarri diote 2011ko iraultzan izandako kartzela-ihesaldiagatik. Hosni Mubarak orduko presidentea erorarazi zuen horrek.

Mohamed Mursi. Argazkia: EFE
Mohamed Mursi. Argazkia: EFE
Heriotz-zigorra Mohamed Mursi Egiptoko presidente ohiarentzat

0:37

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mohamed Mursi Egiptoko presidente ohiari behin-behineko heriotza zigorra ezarri diote 2011ko iraultzan izandako kartzela-ihesaldiagatik. Iturri judizialen arabera, Hosni Mubarak orduko presidentea erorarazi zuen horrek. Gainera, Jairat al Shater Anaia Musulmanen buruzagiordeak ere zigor bera jaso du, "nazioarteko armadekin" konspiratzeagatik.

Iturri horren arabera, muftiari (herrialdeko agintari erlijiosoari) bidaliko diote epaia, Egipton ohikoa duten legez. Horrek ebazpen ez loteslea azalduko du eta behin-betiko epaia ekainaren 2an helduko da.

Presidente ohiak Wadi al Natrun kartzelatik ihes egin zuen Anaia Musulmanen beste buruzagi batzuekin batera, 2011ko urtarrilaren 28an. 18 egunez, erakunde horretako buruek kartzela inguratu zuten, Hosni Mubarak boteretik atera zuen iraultzak iraun zuen bitartean.

Mursiri 20 urteko kartzela-zigorra ezarri zioten aurretik, bere agintaldiaren azken egunetan, 2013ko uztailean, manifestarien atxiloketa eta tortura eskatzeagatik. Presidente ohiarekin batera, erakunde islamikoaren beste 105 partaidek ere zigor bera jaso dute. Erakunde horren parte izan zen Mursi, baina aldentzen joan zen presidente izateko hautagai moduan ezarri zutenean.

Al Shaterri dagokionez, beste hainbat kiderekin batera zigortu zute, Hamas palestinarrekin konspiratu zuelakoan, herrialdea ezegonkortzeko.

Egiptoko presidente ohiaren aldekoek salatu dutenez, karguek ez dute oinarri errealik eta arrazoi politikoak bultzatuta aritu dira. Gainera, Mursik ez du epaitegiaren autoritatea onartu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zer gertatu da munduan gaur? Epaiketak Prentsa digitalaren azken orduko Albisteak Egipto Ekialde Hurbileko albisteak