Mundua -
Italia
10 etorkin hil dira eta 4.500 erreskatatu dituzte Mediterraneoan
Etorkinekin trafikatzen duten organizazioek joan-etorriak areagotu dituzte azken orduotan, eguraldi ona eta itsaso barea aprobetxatuta.
Agentziak | Erredakzioa
10 etorkin hil dira eta beste 4.500 erreskatatu dituzte asteburuan Mediterraneoko uretan, Italiako Kostazainek berri eman dutenez. Italiako kostaldera eraman dituzte erreskatatutako etorkinak, Kostazainen bozeramale baten arabera.
Libiako kostatik gertu topatu dituzte hamar hilotzak, erreskate operazio gehienak egiten dituzten inguru horretan. Dena den, oraindik ere erreskate operazioei eutsiko diete.
Operazioan Italiako hamar ontzik, lau ontzi zibil pribatuk eta Frantziako ontzi batek parte hartu dute, guztiek ere Italiaren koordinaziopean.
Italiako kostaldera eraman dituzte erreskatatutako etorkinak, Kostazainen bozeramale baten arabera. Gainera, esan du zenbait itsasontzi Lanpedusako kostaldera heldu direla. Uharte siziliarra Tunezetik eta Libiatik gertuen dagoen Italiako eremua da.
Etorkinekin trafikatzen duten organizazioek joan-etorriak areagotu dituzte azken orduotan, eguraldi ona eta itsaso barea aprobetxatuta.