Mundua -

Immigrazioa

Italiara zihoazen 220 etorkin erreskatatu dituzte Libian

Guztiak gizonezkoak dira, eta Saharaz hegoaldekoak direla diote. Udaren eta eguraldi onaren ondorioz, litekeena da etorkin-fluxuak areagotzea.

Erreskatatu ostean, etorkinak Lampedusara eraman dituzte. Argazkia: EFE
Erreskatatu ostean, etorkinak Lampedusara eraman dituzte. Argazkia: EFE
Italiara bidean zeuden 220 etorkin atzeman dituzte

2:10

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Italiako itsas-agintariek bi ontzietan Italiara zihoazen 220 etorkin erreskatatu dituzte Libiako uretan, Italiako kostazainek ohar baten bidez jakinarazi dutenez.

Etorkinak ostiralean erreskatatu dituzte, eta gaur 07:00ak aldera (05:00 GMT) eraman dituzte Lampedusara kostazaineko bi patruiletan. Guztiak gizonezkoak dira, eta Saharaz hegoaldekoak direla diote.

Etorkinak erreskatatzeko lanak Italiako kostazainen laguntzarako Zentro Nazionaleko egoitza nagusiak koordinatu ditu.

Afrikatik datozen etorkin-boladak jasotzen jarraitzen du Italiak. Haren kokapen geografikoa dela eta, Afrikaren eta Europaren arteko zubi bihurtu da Italia. Etorkin horiek euren herrialdeetan izaten ari diren gatazketatik ihes egiten dute.

Halaber, udaren eta eguraldi onaren ondorioz, litekeena da etorkin-fluxuak areagotzea eta joan den apirilaren 19an izandako tragedia bera berriro jazotzea. Orduan, 850 lagun inguru hil ziren itota, ontzia hondoratu ostean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Afrika Nazioarteko albisteak Migrazioa Eguneko albisteak Eguneko albisteak Italiako berriak Mediterraneo itsasoa gaur