Mundua -

Sismoa Nepalen

22 dira jada Everesten magalean lurrikaragatik hildakoak

Gainera, 217 lagunek desagertuta jarraitzen dute mendiaren inguruetan, elur-jausiaren ostean.

Everest, artxiboko irudian. Argazkia: EFE
Everest, artxiboko irudian. Argazkia: EFE
22 hildako eta 217 desagertu Everesten, Nepalen arabera

0:30

AGENTZIAK

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gutxienez 22 mendizale hil dira eta 217 desagertuta daude Everesten magalean, atzo, larunbata, Nepal astindu zuen lurrikarak eragindako elur-jausiaren ondorioz.

Sismoak ezustean harrapatu zituen kanpalekuan zeuden mendizaleak eta zenbait elur-jausi eragin zituen Pumori gainetik. Hori dela eta, zenbait kanpaleku elurpean geratu dira, bereziki, Txinako eta Japoniako mendizaleek osatzen zituztenak.

Bestalde, 32 lagun erreskatatzea lortu dute eta 29 Luklako -Everestetik gertuen dagoen herria- ospitalean dira, tratamenduarekin. Suresh Acharya Turismo Ministerioko ordezkariak zehaztu du bost helikopterok eraman dituztela.

Elur-jausiek eskalatzaileen, gidarien eta zamaketarien atseden gunea txikitu zuten, kanpaina-dendak haiekin eramanda. Horrela, Everesten inoiz izandako ezbeharrik handiena da honakoa, iaz 13 lagun hil ostean beste elur-jausi batean.

Lurrikara berri bat

6,7 graduko lurrikara berri batek Nepal astindu du, atzoko lurrikaratik 24 ordu ingurura. 2.357 lagun hil dira dagoeneko, eta 6.000 zauritutik gora daude.

Gainera, AEBko Geologia Zerbitzuak (USGS) zabaldu duenaren arabera, erreplikaren epizentroa Katmandu Nepalgo hiriburutik 81 bat kilometrora kokatu da.

Sismoa Nueva Delhin eta Indiako eta Bangladesheko iparraldean ere antzeman dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak 2024 Elurra Lurrikara Nepalen 2015 Sumendien erupzioek kaltetutakoak Albisteak Gaur Albisteak Luiziak