Mundua -

Italia

Poliziak Al Qaidaren ustezko sare bat desegin du Italian

Gutxienez 18 lagun atxilotu dituzte. Ikertzaileen arabera, atxilotuek hainbat atentatu terroristatan parte hartu dute.

Al Qaeda Italia
Al Qaeda Italia
Italiako poliziak ustezko Al Qaidaren sare bat desegin du

01:17

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Poliziak Al Qaidaren ustezko sare bat desegin du Italian, eta gutxienez 18 lagun atxilotu ditu, polizia iturriek berri eman dutenez.

Al Qaidako ustezko sei kide Sardinian atxilotu dituzte, hain zuzen ere, ustezko zelula terrorista horrek egoitza zuen tokian. Gainerako atxiloketak non egin dituzten, baina, ez dute zehaztu.

Ikertzaileen arabera, atxilotuek hainbat atentatu terroristatan parte hartu zuten, besteak beste, 2009an Peshawar hirian (Pakistan) ehun hildako eragin zituen erasoan.

Italiako Poliziak ohar bidez azaldutakoaren arabera, telefono-entzuketetatik ondorioztatu ahal izan dutenez, ustezko sareko bi kide Osama Bin Laden babesteaz arduratzen ziren Pakistanen.

Urte askotako ikerketaren ondoren egiaztatu egin omen dute erakundeak armak zituela eta Pakistanera eta Afganistanera bidaltzeko jendea errekrutatzen zuela bertan eraso terroristak egiteko. Ondoren, Italiara itzultzen omen ziren, oharraren arabera.

Poliziaren esanetan, sareko kide batek dirua biltzen zuen Italian bizi ziren pakistandarren eta afganiarren artean, gero herrialde horietan atentatuak egiteko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioarteko berriak Estatu islamiarra berriak Jihadismoa albisteak Albisteak Gaur Eguneko albisteak Italiako albisteak Asia Pakistan azken ordukoa