Mundua -
Egiptoko auzitegi batek
20 urteko espetxe zigorra ezarri diote Mohamed Mursiri
Militarrek bota zuten presidenteari 2012ko istiluen ardura egotzi diote (hainbat manifestari hil ziren), Egiptoko telebista kateak iragarri duenez.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Egiptoko Auzitegi batek hogei urteko espetxe zigorra ezarri dio Mohamed Mursi presidente ohiari, 2012an, Egipton, izandako istiluengatik.
Militarrek bota zuten presidenteari istilu horien ardura egotzi diote (hainbat manifestari hil ziren), Egiptoko telebista kateak iragarri duenez.
Egiptoko presidente ohiari ezarritako lehen zigorra da. 2013ko uztailean, armadako buruzagia zenean, Abdelfata al Sisik kargutik kendu zuen, Estatu kolpe batean. Egun, Al Sisi Egiptoko presidentea da, 2014ko hauteskundeetan garaipena lortu ondoren.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea