Mundua -

Munich

Merkel Ukraina armaz hornitzearen aurka agertu da, AEB ez bezala

AEBk armak Ukrainara eramatea proposatu du, Errusiak egindako laguntza militarrari erantzuteko. Kremlin, bestalde, itxaropentsu azaldu da atzoko akordioaren ostean.

Merkel, Alemanian egindako prentsaurrekoan. Irudia: EFE
Merkel, Alemanian egindako prentsaurrekoan. Irudia: EFE
Ukraina: Angela Merkelek bake-plana defendatu du

1:08

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Angela Merkel Alemaniako kantzillerra “ziur” agertu da gaur Ukrainako gatazka ez dela “ekintza militarren bidez konponduko” eta Kiev armaz hornitzearen kontra agertu da, AEB ez bezala.

Alemaniako Gobernuko buruak Municheko Segurtasun Batzarrean egin ditu adierazpenak, azken bi egunotan bake plan berri bat proposatu eta gero Moskun eta Kieven, Françoise Hollande Frantziako presidentearekin batera. “Ziur nago gatazka hau ez dela ekintza militarren bidez konponduko. Hori dela eta, diplomazia erabiltzen ahalegintzen ari gara”, ziurtatu du Merkelek.

Halere, kantzillerrak narbamendu egin du AEBek proposatutako aukera ulertzen duela. AEBk armak Kievera eramatea proposatu du, Moskuk Ukrainako ekialdeko matxinoei emandako laguntza militar eta finantzarioari erantzuteko.

“Alabaina, Ukrainak behar dituen aurrerapausoak ez dira armen bidez lortuko”, esan du Merkelek senatari estatubatuar batek egindako galdera bati erantzunda.

Bestalde, Françoise Hollande Frantziako presidentearen arabera, su eten iraunkor bat lortzeko azken ahaleginek kale eginez gero, “gerra” egoeraz hitz egingo da herrialdean.

“Orduan, egoera definitzeko moduan izango ginateke: gerra deitzen da”, presidente frantziarraren arabera. Hollandek, Putinek eta Merkelek aurreakordio bat sinatu zuten, Ukraina sortaldeko gatazka modu baketsuan bukatzeko.

“Uste dut honako hau bakea lortzeko gure azken aukeretakoa izango dela. Horregatik abiatu dugu ekimena”, gaineratu duenez.

Kerry, Biden eta Poroshenko, Munichen. EFE

Kerry, Biden eta Poroshenko, Munichen. EFE

Kerry, Biden eta Poroshenko, Munichen. EFE

Ukrainak AEBen alde egin du

Petro Proroshenko Ukrainako presidenteak ziurtatu du bere herrialdeko gatazka ez dela bukatuko Ekialdeak “babes militarra” bideratu arte, Errusiazaleen kontra egin ahal izateko.

Poroshenko ere Munichen mintzatu da, eta esan du Ukrainak “babes praktikoa” behar duela finantzan, arlo materialean eta “militarrean ere bai”, krisia gainditzeko.

Poroshenkoren arabera, “arma gabeziaren” eraginkortasun falta argi geratu da, Ukraina ekialdeko gatazka konpontzeko.

Gainera, adierazi du bere herrialdeak aliatuen laguntza militarra jasotzeko eskubidea dauka, Errusiak Budapesteko 1994. urteko Memoraduma urratu duelako.

Moskuk ere emaitzak espero ditu

Sergei Lavrorv Errusiako Kanpo Arazoetarako ministroa itxaropentsu azaldu da gaur atzo egindako “ahaleginek emaitzak ekarriko” dituztelako eta Urkainako ekialdeko “alde guztiek babestuko” dituztelako.

Lavrovek ere Municheko Segurtasun Batzarrean egin ditu adierazpenok, Angela Merkel; Vladimir Putin eta Françoise Hollande presidenteekin egindako bileraren ostean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko azken minutuko albisteak Ukraina gaur Ameriketako Estatu Batuak bideoak Errusia albisteak Alemania argazkiak Angela Merkel argazkiak Gaurko titularrak Gaurko azken ordukoa Errusia-Ukraina gerra azken ordukoa