Mundua -

Ukraina

Hollande eta Merkel Kievekin bilduko dira, gatazka konpontzeko asmoz

Halaber, Frantziako eta Alemaniako buruzagiak Vladimir Putin presidente errusiarrarekin elkartuko dira ostiralean.

Angela Merkel eta François Hollande. Artxiboko irudia: EiTB
Angela Merkel eta François Hollande. Artxiboko irudia: EiTB
Angela Merkel eta François Hollande. Artxiboko irudia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

François Hollande Frantziako presidentea eta Angela Merkel Alemaniako kantzillerra Kievera eta Moskura joango dira gaur-biharretan, Ukrainako krisiari irtenbidea bilatzeko asmoz.

"Angela Merkel eta biok gaur arratsaldean bertan Kievera bidaiatzea erabaki dugu gatazka konpontzeko proposamen berri bat egiteko, hain zuzen ere, Ukrainaren batasunean oinarrituta dagoena", azaldu du Hollandek kazetarien aurrean.

Frantziako presidenteak aurreratu duenez, Merkel eta biak Kievera joango dira gaur eta Errusiara bihar, hurrenez hurren, Petro Poroxenko Ukrainako presidentearekin eta Vladimir Putin presidente errusiarrarekin elkartzeko.

"Ahal dugun guztia egin behar dugu bakearen alde", adierazi du Hollandek. Frantziako eta Alemaniako agintariez gain, John Kerry AEBko Estatu idazkaria ere Kievera joango da Petro Poroxenko presidentearekin batzartzeko.

Kerryk eta Poroxenkok izango duten bileran, AEBk Ukrainari armak eman ala ez izango dute mahai gainean. Arma horiek Ukraina ekialdean, Donetsk eta Luhansk hirietan, errusiazaleei aurre egiteko erabliko lituzke Ukrainako Gobernuak.

Bestalde, Frantziak iragarri du oraingoz ez duela Kieveko Gobernua armaz hornituko eta, Ukrainako gatazka konpontzeko bidea diplomazia dela azpimarratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioarteko berriak Ukraina Errusia berriak Vladímir Putin argazkiak François Hollande albisteak Angela Merkel bideoak Albisteak Gaur Eguneko albisteak Errusia-Ukraina gerra azken ordukoa