Mundua -

Ekialde Hurbila

Nazioarteko Zigor Auzitegiak Palestinako krimenak aztertuko ditu

Fiskaltzak aurre azterketa iragarri du "Palestinako egoeraren" inguruan, gerra krimenak izan ote diren jakiteko.

Gaza, israeldarren erasoen ostean. Argazkia: Efe
Gaza, israeldarren erasoen ostean.
Gaza, israeldarren erasoen ostean. Argazkia: Efe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nazioarteko Zigor Auzitegiko Fiskaltzak "Palestinako egoeraren" inguruko aurre azterketa baten irekiera iragarri du, Palestinako lurraldeetan gerra krimenak izan ote diren jakiteko, eta ikerketa formal bat abiatu ala ez erabakitzeko lehenengo pauso gisa.

Fatou Bensouda fiskalaren erabakia Palestinako Aginte Nazionalak aurreko urtarrilaren 2an Erromako Estatutuarekin bat egin ostean iritsi da, auzitegiak prentsa-ohar batean gogora ekarri duenez.

Auzitegiak azaldu duenez, aurre azterketa ez da ikerketa bat, baizik eta informazioa aztertzeko prozesu bat, ikerketa abiatu ala ez erabakitzeko oinarri sendorik ote dagoen jakiteko. Palestinako Aginte Nazionalak Israel auzipetzeko asmoa du Gazan eta okupatutako lurraldeetan ustez egin dituen gerra krimenengatik.

Horregatik, Auzitegiak milizia palestinarrek Israelen egindako erasoak ere aztertuko ditu.

Bestalde, nazioarteko erakundeak azpimarratu du ez dagoela epemugarik erabaki bat hartzeko. Kasuak aztertu ostean, "fiskalaren bulegoak erabakiko du informazio gehiago biltzen jarraitu ala ez ikerketa abiatzeko".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zer gertatu da munduan gaur? Gazako argazkiak Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa Israel albisteak azken ordukoa Palestina Asia azken ordukoa Nazioarteko Zigor Auzitegiaren epaiketak