Mundua -

Ekialde Hurbila

Palestina Nazioarteko Zigor Auzitegiko kide izango da apirilean

Israelgo Gobernuaren kontrako salaketa jarri ahalko du, gerrako krimenak egotzita.

Abbasek duela astebete eskatu zuen Auzitegiko kide izatea. EFE
Abbasek duela astebete eskatu zuen Auzitegiko kide izatea. EFE
Abbasek duela astebete eskatu zuen Auzitegiko kide izatea. EFE

Erreakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

"Palestinako Estatua" Nazioarteko Zigor Auzitegiko kide izango da apirilaren 1etik aurrera, Ban Ki-moon Nazio Batuen Erakundeko idazkari nagusiak baieztatu duenez.

Hagan egoitza duen auzitegi horren kide izanda, Israelgo Gobernuaren kontrako salaketa jarri ahalko du, gerra krimenak egotzita, eta Palestinako matxinoen taldeak auzipetu ahalko dituzte.

Mahmud Abas Palestinako Aginte Nazionaleko presidenteak duela astebete eskatu zuen auzitegi horretako kide izatea. Eskaerak Israelen haserrea eragin zuen.

2014ko abendu hasieran, ordura arte erakunde behatzaile gisa parte hartzen zuen Palestina estatu behatzaile bihurtzea onartu zuen Hagako Zigor Auzitegiak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko albiste garrantzitsuak Gaurko titularrak Gaurko azken orduko albistea Palestina albisteak Nazioarteko Zigor Auzitegia hoy