Mundua -

Tragedia itsasoan

'Norman Atlantic' ferryaren kapitaina inputatu dute

Kapitainaren jarrera eredugarria izan dela azpimarratu dute Italiako komunikabideek. Izan ere, ferryan zihoazen lagun guztiak ebakuatu ostean atera zen ontzitik.

Norman Atlatic
Norman Atlatic
Kapitaina izan da ferrya utzi duen azkena

1:24

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Igandean Grezia eta Italia artean su hartu zuen Norman Atlantic ferryaren kapitaina inputatu dute, "erruzko hilketa eta naufragioa" egotzita.

Italiako komunikabideen esanetan, jarrera eredugarria izan du Argilio Giacomazzi kapitainak eta ferriko tripulazioa eta bidaiari guztiak ebakuatu zituztenean atera zen ontzitik.

Hain justu, Bariko portura (Italia hegoaldea) heldu berritan galdekatu zuen Ettore Cardinali fiskalak, bost orduz.

Italiako agintarien esanetan, gutxienez 11 lagun hil dira ferryko sutean, baina biktima gehiago izan daitezke.

Bariko Fiskaltzaren arabera, ofizialki 478 bidaiari zihoazen ontzian, baina ezkutuko beste hiru bidaiari ere identifikatu dituzte: bi afganiar eta siriar bat. Horrez gain, beste 18 jarleku saldu zituzten. Hortaz, 499 bidaiari zihoazen Norman Atlantic-en. Ofizialki, 427 lagun ebakuatu dituzte, eta 11 hil dira.

Gainerako 179 lagunen berri ez duela nabarmendu du Fiskaltzak, baina azaldu duenez, baliteke erreskate-ontziek ebakuatu eta oraindik Bariko portura iritsi ez izana.

Ferrya, Brindisiko portura heltzear

Dena ondo bidean, gaur helduko da Brindisira su hartutako ferrya, Marietta Barretta ontziak atoian eramanda. Ezin jakin, baina, asteazken honetan iritsiko ote den, eguraldi txarrak operazioa zaildu baitu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Suteak albisteak Prentsa digitalaren azken orduko Eguneko albisteak Italiako berriak Naufragioak Mediterraneo itsasoko kostaldea