Mundua -

427 lagun erreskatatu dituzte

Hamaika pertsona hil dira 'Norman Atlantic' ontziaren ezbeharrean

Bilaketa-dispositiboa martxan izango da desagerturik ez dagoela egiaztatu arte. Ezbeharra izan den unean ontziak behar baino zama handiagoa zuela esan dute Italiako hainbat komunikabidek.

Sutea ferryan
Sutea ferryan
Gutxienez 13 pertsona hil dira 'Norman Atlantic' ontziaren ezbeharrean

1:16

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

‘Norman Atlantic’ ontziak su hartu zuen zonaldean hamaika gorpu berreskuratu dituztela jakitera eman dute Italiako uretan erreskate lanetan diharduten taldeek. Bestalde, 427 pertsona erreskatatu dituzte. Erreskate lanak bukatu dituztela azaldu dute Italiako buruzagiek, baina desagertu gehiago izan daitezkeela uste dute.

Ordu batzuk lehenago, zortzi lagun hil direla baieztatu du Italiako Gobernuak. Ezbeharra igandean jazo zen, Grezia eta Italia arteko uretan.

“Orain arte topatutako zortzi hildakoengatik gure samina agertu nahi dugu”, esan du Roberta Pinotti Defentsa ministroak agerraldi publiko batean. Guztira, 427 pertsona erreskatatu dituztela jakinarazi du.

Eguraldi txarra erreskate taldeen lana oztopatu du, 88 kilometro orduko haize boladak eta 6 metrora arteko olatuak egon baitira. Lan horietan, Greziako, Italiako eta Albaniako ontziak, helikopteroak eta C-130 hegazkin batek parte hartu dute. Italiako eta Greziako helikopteroek bidaiariak ontzitik zuzenean atera dituzte, horietako batzuk isolatuta geratu baitira brankan.

Fiskaltzaren datuen arabera, ontziaren bidaiari-zerrenda ofiziala 478 pertsonakoa da. Dena dela, hiru pertsona ezkutuan zihoazen, eta, gainera, behar baino  18 bidaia-txartel  gehiago saldu zituzten. Horrenbestez, orotara 499 dira ferryan zihoazenak.

Horietatik, 427 dagoeneko erreskatatu dituzte, eta 11 hilik aurkitu dituzte. Beste 179ak ez dakite non dauden, baina baliteke beste ontziek erreskatatu eta oraindik portura iritsi ez izana.

Ezbeharraren zergatiak

Gertatutakoa argitzeko ikerketa abiatu dute, baina Italiako hainbat komunikabidek kaleratu dutenez, litekeena da ontziak behar baino karga handiagoa izatea ezbeharra izan den unean.

Lehen orduetan idaiariek ontzitik bertatik Greziako hedabideei jakitera eman zietenez, ontzi barruko baldintzak "ikaragarriak" ziren; izan ere, suak ontziaren bi herenak hartu zituen.

"Norman Atlantic" ferrya, italiarra, Patrasetik irtena zen, Ancona portu italiarrera bidean. Sua 04:00ak aldera piztu da garajean, oraindik argitu gabeko arrazoiak tarteko, eta 222 ibilgailu baino gehiago zeuden barruan.

Fiskaltzaren datuen arabera, itsasontziaren bidaiarien zerrenda ofizialean 478 lagun ageri ziren baina, gainera, hiru polizoi identifikatu dituzte (bi afganistandar eta siriar bat), eta bidaiariak eramateko gehienezko muga 18 pertsonatan gainditu zuten.

Bi langile hil dira

Bestalde, Albaniako bi langile hil dira astearte honetan, ontzia atoian eramaten ari zirela kableetako bat hautsi ostea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Egungo munduko albisteak Suteak Albisteak Gaur Gaurko azken orduko albistea Italiako albisteak Mediterraneo itsasoari buruzko azken albisteak