Mundua -

Bigarren bilera

Bertan behera utzi dituzte Ukrainia ekialdeko bake-negoziazioak

Minskeko Taldearen bigarren bilera zen. Ukrainia ekialderako bakea lortu nahian negoziatzen ari dira Kiev eta errusiazaleak, Errusiaren eta OSCE bitartekaritzarekin.

Ukraina soldaduak
Ukraina soldaduak
Ukraina soldaduak

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ukrainia ekialdean bakea lortzeko bilera bertan behera utzi dute. Minsken egitekoak ziren bilera hori Kieveko Gobernua eta matxino errusiazaleak. "Donetsk eta Lugansk errepublika popularretako ordezkariek ez dugu bertan parte hartuko’’, jakitera eman du Vladislav Deinego matxinoen negoziazio-buruak.

Minskeko Taldearen bigarren bilera zen gaurkoa. Talde hori da bake-negoziazioetarako erabiltzen ari diren formatua, Errusiaren eta Europako Segurtasun eta Lankidetzarako Erakundearen bitartekaritzarekin.

Ukrainiako buruzagien gertuko iturri batek jakitera eman duenez, presoak trukean emateko lortutako akordioa bete ez izana da negoziazioa bertan behera uzteko arrazoia. Hain zuzen ere, presoen elkartruke hori zen bi aldeek orain arte adostutako gai bakarra.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albiste zirraragarriak Ukraina azken orduko Errusia albisteak Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa Errusia-Ukraina gerra gaur