Mundua -

Israel

Israelgo Gobernuaren krisia garaipentzat jo du Hamasek

Netanyahuk Gobernua desegin izanak Gazako gerra galdu duela erakusten duela adierazi du Hamasek.

Hamas
Hamas
Hamas

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroaren Gobernuak hauteskundeak aurreratu izana "garaipena" dela adierazi du Hamas mugimenduak.

"Iraelgo Gobernua desegin izanak Netanyahuk Gazan galdu duela erakusten du", esan du Sami Abu Zhuri Hamaseko bozeramaileak Facebooken.

Isralek erasoak egin zituen udan Gazan, bi hilabetez hainbat bonbardaketa eginez; ondorioz, 2.200 palestinar hil zituen eta lurraldea guztiz suntsitu zuen.

Hamasek suziriak jaurtiz erantzun zuen, eta 70 pertsona hil zituen. Suziriok ez zuten Israelen misilek beste suntsipen eta heriotza eragin, baina Israelgo nazioarteko aireportu bakarra ixtea ekarri zuten, eta horrek kalte ekonomiko handia eragin zion herrialdeari.

Oraingoz, Zisjordaniako Gobernuak ez du hizpide hartu Israelgo Gobernuaren krisia.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioarteko azken berriak Gazako bideoak Gaurko titularrak Gaurko azken orduko albistea Israel Palestina albisteak Zer gertatzen ari da Ekialde Hurbilean? Hamas gaur Benjamin Netanyahu