Mundua -
Israel
Netanyahuk bi ministro kargugabetu eta bozak aurreratzea eskatu du
Yair Lapid Finantza ministroa eta Tzipi Livni Justiziakoa kentzeko agindua eman du, Gobernuaren politikaren kontra daudelako.
Erredakzioa
Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroak Yair Lapid Finantza ministroaren eta Tzipi Livni Justiziakoaren kargugabetzea agindu du, Gobernuaren politikaren kontra daudelako, eta Parlamentua desegitea eta hauteskundeak aurreratzea eskatu du.
"Azken asteotan, azken orduotan batez ere, Lapid eta Livni ministroek eraso gogorrak egin dizkiote nik zuzentzen dudan Gobernuari. Ez dut oposizio gehiago onartuko nire gobernuaren barruan, ez gobernuaren politikei eraso egiten dietenak, ez gobernua zuzentzen duenari eraso egiten diotenak", adierazi du Netanyahuk ministroen kargugabetzea argudiatzeko.
Era berean, Parlamentua desegitea eta "lehenbailehen" hauteskundeak aurreratzea eskatu du, duela hilabete batzuetatik gobernuan dagoen krisi larriari amaiera emate aldera.