Mundua -

Ekialde Hurbila

Palestinako Estatua aitortzea eskatu dio Kongresuak Gobernuari

Gatazka konpontzeko “irtenbide posible bakarra” bi estatuen, Israelen eta Palestinaren, elkarbizitza dela berretsi du Diputatuen Kongresuak.

Musa Amer Odeh Palestinako enbaxadorea Diputatuen Kongresuan. Argazkia: EFE
Musa Amer Odeh Palestinako enbaxadorea Diputatuen Kongresuan. Argazkia: EFE
Musa Amer Odeh Palestinako enbaxadorea Diputatuen Kongresuan. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Palestina estatu gisa aitortzea eskatu dio aho batez Diputatuen Kongresuak Espainiako Gobernuari legez besteko proposamen baten bidez. Gatazka konpontzeko “irtenbide posible bakarra” bi estatuen, Israelen eta Palestinaren, elkarbizitza dela berretsi du Ganberak.

Aldeko 319 boto, kontrako bi eta abstentzio bakarra izan dira Kongresuan. Proposamena onartzea txalo artean hartu dute diputatuek eta Palestinar Aginte Nazionaleko ordezkariek, gonbidatuen tribunan.

PSOEk egin zuen hasierako proposamenari transakzio-zuzenketa egin zioten, eta talde guztiek adostu dute, UPyDk izan ezik. Aintzatespen hori bi aldeen arteko negoziazio prozesuaren “ondorioa” izan behar dela goraipatu du legez besteko proposamenak, segurtasuna eta bakea, herritarren eskubideen errespetua eta eskualdearen egonkortasuna bermatzeko.

Bestalde, Palestinaren subiranotasuna Europar Batasunak aitortzea lortzeko ekimenak bultzatzeko eskatu dio Kongresuak Espainiako Exekutiboari. Hala ere, “Israelen kezka, interes eta helburu legitimoak” kontuan hartzea eskatzen du ekimenak.

Bake prozesua “libratzea”

Talde guztien artean lortutako adostasunaren aurrean pozik agertu da Jose Manuel Garcia-Margallo Atzerri ministroa Kongresuko eztabaidan. Bestalde, Espainiako Parlamentuaren erabakiak bake prozesua “libratzen” laguntzea espero du Margallok.

Negoziazioek “urteak odoletan eman dituen eskualdera bakea” eramatea espero duela esan du Atzerri ministroak, Jerusalemgo sinagogan izandako “tragedia” gogoan hartuta. Zentzu horretan, zazpi hildako utzi dituen erasoari babesa emateko egindako “adierazpen nazkagarriak” gaitzetsi ditu ministroak.

Gobernuak EBrekin akordioak adosteko konpromisoa duela esan du Margallok. Ministroaren hitzetan, NBEko Segurtasun Kontseiluko kide ez iraunkor bezala, Espainiako Exekutiboak bakea, egonkortasuna eta garapena bultzatzeko elkarrizketa babestuko du, inguru horretako herritarrek urte gehiegi eman dituztelako sufritzen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Diputatuen Kongresua azken ordukoa Espainiako Gobernua argazkiak Gazako argazkiak Gaurko titularrak Gaurko azken ordukoa Zer gertatzen ari da gaur Palestinan? Ekialde Hurbileko albisteak