Mundua -
Akordio 'historikoa'
Aldaketa klimatikoari aurre egitea adostu dute AEBk eta Txinak
2025erako AEBk % 26 eta 28 artean murriztuko dituzte berotegi efektua eragiten duten gasak. Txinak ez du esan zenbatean, baina bai 2030etik aurrera murrizten hasiko dela.
Erredakzioa
Barack Obama AEBko eta Xi Jinpin Txinako presidenteek aldaketa klimatikoaren aurka “hitzarmen historikoa” iragarri dute bart, berotegi efektua eragiten duten gasak murrizteko.
Munduan gehien kutsatzen duten bi herrialdeek onartu dute “ardura” bat dutela, energia kontsumitzaile handienak eta berotegi efektua eragiten duten gas gehien eragiten baitute.
Obamak “historikotzat” jo du sinatu berri duten konpromisoa.
2005eko datuak oinarri hartuta, 2025erako AEBk % 26 eta 28 artean murriztuko dituzte berotegi efektua eragiten duten gasak. Txinak ez du esan zenbatean, baina bai 2030etik aurrera murrizten hasiko dela.
AEBk orain arte baino azkarrago jardun nahi dute klima aldaketaren kontra. Txinak, modu honetako konpromisoa hartzen duen lehengo aldia da.
Helburua, datorren urtean Parisen egingo den Goi Bileran klima aldaketari buruzko akordioa lortzea da.
Bi herrialdeen artean, munduan sortzen diren gas kutsagarrien %45 sortzen dituzte.