Mundua -

Epaiketa

Hilketa delitutik libre geratu da Pistorius

Ikusteko dago, oraindik, homizidio arduragabeagatik zigortuko duten ala ez. Saioa eten egin dute eta bihar jakinaraziko da epaimahaiaren azken erabakia.

Oscar Pistorius, epaiketan. Argazkia: EFE
Oscar Pistorius, epaiketan. Argazkia: EFE
Pistoriusek ez zuen emaztegaia hiltzeko intentziorik, epailearen ustez

1:26

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hilketa delituan, absolbitu egin du Oscar Pistorius atleta Thokozile Masipa epaile hegoafrikarrak. Reeva Steenkamp bikotekidea hiltzea Pistoriusek ez zuela aurreikusita argudiatu du magistratuak. "Argi dago ez zuela aurreikusita atearen atzealdean zegoen pertsona hiltzea, are gutxiago, hildakoa zein zen jakinda, bikotekidea logelan zegoela uste baitzuen Pistoriusek", esan du epaileak. Hitzok entzun dituenean, negarrez hasi da atleta ohia.

Dena dela, ikusteko dago, oraindik, homizidio arduragabeagatik zigortuko duten ala ez. Saioa eten egin dute eta bihar jakinaraziko da epaimahaiaren azken erabakia.

Epaileak azaldu duenez, "ezin da frogatutzat eman Pistoriusek bikotekidea nahita hil zuela. Akusazio hori egiatzat jotzeko froga nahikorik ez dago".

Fiskaltzak salatu zuenez, eztabaida sutsu bat izan ondoren hil zuen atletak Steenkamp, iazko otsailaren 14an. Pistoriusek, baina, istripua izan zela esan zuen bere deklarazioan, etxera kanpoko norbait sartu zela pentsatu zuelako egin omen zuen eta tiro.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Afrika Kirolak Nazioartea Delituak bideoak Epaiketak bideoak Albisteak Gaur Eguneko albisteak Kiroletako bideoak 2024 Krimenak azken ordukoa